Odei izena lainoari ematen diogu, baina garai batean trumoiak, tximistak eta ekaitzak ekartzen dituen jeinuari ere honela deitzen zitzaion. Berak botatzen ditu trumoiak eta tximistak, herritarrak izutzeko eta uztak alperrik galtzeko. Nekazarien sinesmenek diotenez, Odei laino ilun eta ekaiztsu baten itxuran agertzen da, eta antzinako jeinu edo jainko bat da, zeruko jainkoa.