Pertsonek, gauez, etxean egon behar dute, hura da pertsonen gotorlekua, eta gauez etxetik kanpo zenbait lan egiten ausartzen diren pertsonak Gauekoren hatzaparretan harrapatuta geldituko dira. Batez ere, gauari beldurrik ez diola esaten dabilena zigortzen du jeinuak, errespeturik gabe harroputzarenak egiten dabilena.