Aireko da bere esanahia, hau da, beste mundukoa, naturaz gaindikoa. Jeinu honek gizakiaren jarduerak oztopatu egiten ditu gehienetan, baina zenbaitetan lagundu ere egiten du. Arrazoi naturalak ezagutzen ez dituen gaixotasunen eragile ere izaten da bera. Ez badakigu gaixotasun bat zerk eragin duen, Aidekori botatzen zaio errua, berak bidalia baita gaixotasuna.