Jabeak agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen pozerako, hurrengo goizerako amaituta izaten dituzte lanak. San Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo bestelako ontzi bat utziz gero, Galtxagorriak bertara etortzen dira, eta haien jabe egiten zara.