Infernuko etsaia dugu Etsai, jeinu gaiztoa eta erlijioaren arerio. Gizakiei kalte egitea du helburu, edota gaizto joka dezaten eragitea. Dena den, ez da garai ezina, eta, hainbat trikimailu erabiliz, libra gaitezke bere boteretik. Zenbait kontakizunetan ematen zaigun irudia nahikoa irrigarria edo burlazkoa da.