Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haizeteen jeinua bezala agertzen da. Ekaitza, sutea eta bestelako fenomeno natural suntsitzaileak datozenean, bere deiadarra entzuten omen da, gizakiei hondamendiaz abisatu nahian. Hasera batean, Eate suaren jeinua izan zitekeen.