Nafarroako beste kontakizun batek dio Erroldan Karlomagnoren tropekin etorri zela Nafarroa menderatzera, eta, bertan zela, jendez beterik zegoen herri bateko eliza txikitu egin nahi izan omen zuela. Horretarako, Iga de Monrreal mendira igo, eta, handik, izugarrizko harritzarra botatzen hasi zen elizara.