Behin batean, txitxarrotan zebilela, urre-gorrizko arrain handi dizdiratsu bat ikusi zuen batel inguruan. Sarea bota zion behin eta berriro baina alferrik, erraz egiten zuen ihes urrezko arrainak. Jo ta ke arrainaren atzetik, kostako labarraren ondora iritsi zen. Eta ara non, harkaitz baten magalean itsas-lamia bat agertu zitzaion, bere ile hori dizdiratsuaz.