Oihanaren barrenean bizi den erdi otso erdi gizon itxurako munstro basatia da Gizotso. Izugarrizko indarra du, eta gauez ateratzen da, kate batzuk zintzilika dituela. Luzaiden kontatzen dute indar izugarria duela, eta oin borobildua. Arratian diotenez, pertsonen eta abere basatien arteko harremanetatik sortuak dira pizti hauek.