Horrela, bada, joan zen gaztelura eta, erregea senda zezakeela eta, sartu zen haren gelara, eta hara non ikusten duen Herio ohe-oinaren ondoan. Orduan, ikazkinak belar arrunt batzuekin egindako edabea eman zion erregeari, eta berehala sendatu zen. Erregeak, esker onez, ondasunez betetzearekin batera, bere mediku eta kontseilari izendatu zuen.