Inauteriak Euskal Herriko leku askotan, neguari amaiera eta udaberriari ongietorria emateko ospatzen diren, eta ospatu izan diren, jai paganoak dira. Inauteri tradizionala aspalditik datozkigu landa-eremuan eta kristau egutegiko Garizumarekin lotu izan dira Erdi Arotik aurrera. Garizuman, Aste Santu aurreko 4o egun horietan, kristauek otoitza, penitentzia eta baraua aldia eramaten zuten aurrera. Garai ilun espiritual horretan sartu aurretik gehiegikeriazko jaia egiten zen, askatasunezko hustuketa egunak. Garai batean neguaren amaiera jaia zena, eleizaren egutegiarekin batu zen eta barau garai aurretiko jai aztoratua bihurtu zen. Jan-edan neurrigabea, ohiko gizarte arauak apurtzea, zarata eta mozorroak izaten dira nagusi.
Mitologiaren mundua gustatzen zaizu? Bai!
Orduan hemen duzu zure txokoa.
Zure aiton-amonen aiton-amonek ni bezalako pertsonaia mitologikoetan sinesten zuten, eta elezahar ugari zekizkiten, eta zuk?
Hasi zaitez buruari eragiten eta irudimena lantzen! Hemen duzu aukera,
Euskal Mitologiaren mundua ezagutzearekin batera hizkuntza landuko duzu, eta ongi pasako duzu!