SORGINKERIAK

EUSKAL HERRIKO SORGINAK

Sorginak nola ezagutu

"Izana duan guztiak izana du". Dio auskal esaera zahar batek. lzena dutenez, beraz, egiazko izatea dute sorginek ere. Egia esanda, izena bakarrik ez, beste gauza asko ere badakizkigu sorginei buruz: haien ekintzak, haien festak, haien izaera eta ezaugarriak ... Guztia ez da gezurra izango ezta? Zer diozu zuk?

Sorginak, noski, ez dira agerian ibiltzen; haien sorgin izaera hori izkutuan gordetzen dute. Ez da erraza sorginak ezagutzen. Baina badira zenbait ezaugarri sorgintasun horren adierazle direnak:

- Orinik ez duen pertsona sorgima da.

- Erpuruaz eskumuturra ukitzen duena sorgina omem da.

- Eskumuturra beste eskuko bi atzamarrez inguratzen duena sorgina da.

Froga ezazu sorgina zaren?

Sorginak gertu dabiltza

Jakina da sorginak gauez biltzan direla beran festak ospatzako. Beren batzar-tokirik ospetsuena Akelarre izan da, Nafarroako Zugarramurdiko zeIaitxo bat. Hain azaguna eginda Akelarre izen hau, sorgin biltzarre guztiei izen honekin deitu zaiela geroztik, eta ez euskaraz bakarrik, munduko hizkuntza askotan.

Baina, erne! Sorginak ez dira akelarretan bakarrik ibiltzen:

  • Gauardian bidegurutzeetara joaten bazara, han ikusiko dituzu dantzan.
  • Zuberoan bazauda, berriz, ez hurbildu gauez erreka ertzetara, han biltzen omen dira.
  • Astearteetan kontuz ibilil Sorgin eguna baita ata edozer gauza gerta daiteka.
  • lnoiz oilarra gauardi aldera kukurrukuka entzunez gero, ez atera etxetik, sorginak gertu dabiltzan seinale baita.
  • Gauean, oheratu aurretik, ez ahaztu sukaldea garbitzea, bastela sorginak bertan dantzan ibiliko zaizkizu gau osoan.
  • Intxaurrak jaterakoan tokatu al zaizu inoiz jan ezinezko intxaur beltz gogor horietakorik? Sorginak pixa agindakoak omen dira.
  • Eta badaezpada ere kontuz ibili beti sorginak aipatzerakoan, behin haien izena esanez gero, gauez haien bisita izateko arriskua egotan oman da eta.

Sorginak uxatzeko

Sorginak ez omen dira konpainia atsegin,a eta haiek uxatzeko bide ugari asmatu izan zituzten gure arbasoek.

Etxean egonez gere, txilar adar bat edota elorri zuria ipini behar da. Honela sorginek ihes egiten dute.

Edo bestela erratz baten gainean guraizeak zabalik ipintzea oso erremedio ona.

Eta kalean bazaude, lasai, hena hemen sorginen aurkako bi erremedio ezin hobeak; poltsikoan beti gatz pittin bat eraman edota sorginak ikustean, erpurua bi behatz artean sartu, gurutzearen irudia eginez.

Eta inoiz, sorginen bat hil behar baldin baduzu, hau da biderik errazeha; haren itzalari tiro egitea.

R. M. Azkue IRAKURGAIAK 5 — ELKAR "EuskaIerriaren Yakintza"

SORGINAK KALAKAN

Sorginen esapideak:

Eperrapan zapadapan, zeper dupun hopor? (Erran zadan, zer dun hor'?)

Laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik!

Ezkerala, bagerala, mila ta bostehun hemen gerala!

Goazem, goazen, lagunengana!

Tupulu tupu, orain ers jende berria dugu (Kide berria aurkezterakoan abesten zuten kopla)


"Jaiki, jaki Maria

piztu ezazu argia

sorailun zerbait bada

sorgin irudia."

"Iji, aja.

Sorgina erratz gainean,

iji, aja,

txerri ttipi bat eltzean."

"Lamia ederrak are

sorginen beldur dute,

sorailua ireki eta

utz hemendik joaten."

Sorginkerietan jarduteko formulak:

"Arriola, marriola, kin kuan kin,

portan zela, porta min,

arritxinalet, segera, megera,

kiru, karun, pek eta itzau"

“Ilko al-duk, amen

Itoko al-duk, amen.

Lertuko al-duk, amen.

Tximistak erreko al-dik, amen.

Lupuak jango al-dik, amen.

Lepezurra autsiko-dik, amen.

Amaika mila demoniñok eramango al-ttek, amen.

Tximistak burutik sartu ta orpotik atea

ta errebenta arraio ingo al-dik, amen"

(J. M. Barandianekjasoak)

Sorgin-kantak:

1.

"Sarean zun—zun, sarean zur-zun, sarsan zun-zun sena (bis).

Lau kirinkum, Iau kirinkun, lau kirinkun lena" (bis)

2.

"Gorbeiako larran aker bat dago erdian

Atso herrenak dabiltz bare aurrean dantzan

Goazen goazen eurari laguntzen,

mendia harkaitzartean ujuju egiten

Trula, la, la, ran la rai ... Uju, uju. uju!"

3.

"Tuntun purruputun, tun tun purruputun, ju ju ju ju" (Kide berria aurkezterakoan abesten zuten kopla)

4.

Baga, biga, higa,

laga, boga, Sega,

zai, zoi, bele,

arma tiro, pun!

lliki miliki,

gerrena plat

olio zopa,

kikili salda,

urrup, edan edo

klik!

lki mili kili klik!

(Herrikoia)

SORGiN KANTAK (dantzatzeko)

5. ZER GERTATZEN DA HAIN BERANDU

Zer gertatzan da hain berandu

leiza zaharreko gizona

zar gertatzen da hain berandu

mendiko larrean.

Anbotoko amandrea da

Leiza zaharreko gizona

Anbotoko amandrea da

erratza gainean,

Baga, biga, higa, laga,

boga, sega, saga, saga,

bela, harma tiro pum!!

Kiliki saldakin.

6. GAU BELTZ ETA ILUNETAN

Gau beltz eta ilunetan

biltzen dira sorginak,

gau beltz eta ilunetan

akelarrean dantzan.

Ujukuka saltoka

bira bira ttunttunka.

Ujukuka saltoka

suaren inguruan.




7. SORGINA PIRULINA

Sorgina pirulina

erratza gainean

ipurdia zikina

kapela buruan.

Sorgina, sorgina,

ipurdia zikina!

Ezetz harrapatu

tentela zara zu.

8. URRA LABIRU

Urra lábiru, labiru, labiru,

lábiru lena.

Urra lábiru, lábiru, lábiru

lábiru lon.

Urra lábiru, lábiru, lábiru

Urra lábiru, lábiru, lena

Urra lábiru, lábiru, lábiru

Urra lábiru, lábiru, lon

9. SAREAN ZUN ZUN

Sarean zun zun

Sarean zun zun

Sarean zun zun zena. `

Laun kirinkun

laun kirinkun

Iaun kirinkun lena.

Sarean .......

Adurra eta Begizkoa

Sineste zeharren munduan gauza eta izaki guztiek bere irudia dute, biak loturik daude indar — adur- batez, izaki baten irudiari egiten zaiona, izakiari berari gertatuko zaiolakoan. Hau usadiozko sinestea zen gure Herrian, beste askotan bezala eta edibide askok hala dute frogetzen.

Ataundar (G) bat Tolosako (G) aztiarengana joan zen behia nork ebatsi ote zion jakin nahian. Aztiak Iapurra ordezkatzen zuen argizari bat pizteko esan zion, argizariarekin batera Iapurra ere erreko zelakoan.

Bestaldetik begizkoa dugu. Begizkoa zenbait pertsonek begien bitartez zabaltzen ahal zuten indar gaixtoa zen. Normalki sorginen ahalmena izanik, gerta zitekeen zenbaitek ahalmen bera izatea, nahi eta jakin gabe nondik heldu zitzaien. Azken hauek, eta sorginek ez bezala, pertsonak eta animaliak kolpatzen ahal zituzten nahi gabe.

Begizkoez babesteko kuttunak erabiltzen ziren. Zenbait herritan anlmaliei are jartzen zizkieten, babesturik gerta zitezen.

Esan bezala begizkoen aurka erabiltzen ziren kuttunak, era askotakoak ziren, Amezketan (G) haurrari lepotik-dilindan poltsatxo bat jartzen zioten, barnean txanpon bat, ikatza, apioa eta zilborrestearen zatitxo bat zituela. Zeanurin (B) oilo gorotza eta ikatza zituen.

Zegaman (G) behin deabrua hurbildu omen zitzaion haur bati baina honek kuttuna Iepotik zintzilik zeraman; orduan deabruak esan omen zuen, “erruda ta apio oni ezin nakion!“ kuttun barnean zituenak ikusiz.

Mundu hau bitxia egiten zaigu orain, baina Iehen garbi zegoen; Ormaiztegin (G) hala esaten

zuten: " Begizkorik eztala? lzena ezarri zaionean, zerbait bada"

Gaur eagun, beste itxuraz izanik ere, badira halako irudipen asko.

Indar ezezagun hauetaz herriak kontu handia zeukan, esaera honek ongi adierazten duen bezala: "Direnik, ez da sinistu behar, ez direla, ez da asan behar "

EUSKAL MITOLOGIA. Gasteizko Berritzegunen,

Nekane Sagastumek eta Biotza Pikok egindako bildumatik aterata.

IRUDIAK: Koldo Alijostes