Ekin lanari‎ > ‎

Bota bertsoa!

Bertso pare bat botatzeko garaia iritsi da!
Jardun hau ere oso egokia izango da ahozkotasuna lantzeko. Hizkuntzarekin jolastu behar baitugu, hizkuntza txukun eta jatorra erabiliz. Xabier Amurizak honela zioen:

Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.


Hemen dituzu, euskal mitologiaren inguruko bertso eta abesti batzuk eredu gisa.

BERTSOAK: Basajaun eta gizona, Lamia eta neskatoa, Mari Anbotokoa eta olagizona, Perutxu, Jentilak eta errota 
ABESTIAKBadator Tartalo, Herensugearen abestiak,  BasandereAitzgorriko lamia
(EUSKAL MITOLOGIA. Gasteizko Berritzegunen, Nekane Sagastumek eta Biotza Pikok egindako bildumatik aterata.)

Zu ere bertsolari izan zaitezke, bai horixe!
Gure Basajauna ere bertsozale omen zen (hori pentsatzen dut nik). Ea bada, Basajaunarekin bertso saio bat egiten dugun. Baina, lehenik, bertsoak osatu beharko ditugu.

Bertso bat osatu behar duzu Zortziko txikian. Zortziko txikiak honako neurri hauek ditu:

- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A

Guztira zortzi lerro ditu. Zazpi eta sei silabako lerroak dira, eta bikoitietan doa errima (amaiera berdina). Neurri hauek dituen doinu ezagun bat, zuk ezagutuko duzuna, Maritxu nora zoaz da. Bertsoa Basajauni bota behar diozu, baduzu gaia beraz!
Orain, amaiera pentsatu behar duzu, eta azken lerroaren azken hitzaren bukaera berdina duten hitz batzuk pentsatu. Adibidez, amaiera hau izan dezake: 

...
beldurgarria zara
gure Basajauna.


Eta, Basajaunarekin errima dezaketen hitzak, honakoak izan daitezke: ona, azkena, dena, aitona, jauna, gaztaina, txoriarena, e.a. luze bat.
Prest zaude beraz bertsoa osatzeko!

_ _ _ _ _ _ _
_ _ _ _ _ na
_ _ _ _ _ _ _
_ _ _ _ _ na
_ _ _ _ _ _ _
_ _ _ _ _ na
beldurgarria zara
gure Basajauna.


Hau ongi burutu baduzu, prest zaude  bertso gehigao osatzeko. Bota iezaiozu orain bertsoa Mariri, Lamiari, Akerbeltzi, Tartalori eta Olentzerori.


Bertsolaritzaz informazioa jaso nahi baduzu, jo ezazu webgune honetara: http://www.bertsozale.com/euskara/bertsolaritza/bertsolaritza1.htm