Irakaslearentzat

    Ahozko hizkuntza gizakion oinarrizko hizkuntza da, eta idatzizkoa beronen irudikatzeko modu bat besterik ez da. Gainera idatzizkoak ez ditu islatzen ahozko komunikazioak bere baitan daramatzan ñabardura eta xehetasun guztiak. Ahozko hizkuntza gizakion komunikazio tresna oinarrizkoa den heinean, egunerokotasunean gehien erabiltzen duguna da.
    
    Ahozko hizkuntzaren beste xarma garrantzitsu bat bere unekotasuna da. Hitz egiten dena, esan orduko desagertzen da eta ez du atzera bueltarik, galkorra da. Gaur egungo teknologiak grabaketaren aukera ematen badigu ere eguneroko ohiko jardunean unekotasun hori mantentzen du.

    Merezi du, beraz, gure ikasleak ahozko hizkuntzan trebatzea. Horretarako jarraibide batzuk eman behar dizkiegu eta eskola jardunean lekua utzi ahozkotasunari.

Hona hemen, lagungarri izan daitezken eduki eta tresna batzuk:


AZALPEN GEHIAGO:
Eskolan ahozko azalpenak eta talde solasaldiak lantzeko gida

EUSKARAREN AHOZKOTASUNA LANTZEKO ATARIA:  www.aittu.net


Comments