Ekin lanari‎ > ‎

Ahozkotasuna lantzen

 
Kaixo lagun! Asko hitz egiten duzu? Gutxi? Batzutan?
Euskal Mitologia, mendez mende, belaunaldiz belaunaldi, ahozko adierazmena dela medio, sortu eta garatu da. Gure arbasoen ahozko kontakizunetatik iritsi zaigu gurugena. Horregatik, leku eta garrantzi berezia emango diogu ahozkotasuari.
 Ahozko hizkuntza gizakion oinarrizko hizkuntza da, eta idatzizkoa beronen irudikatzeko modu bat besterik ez da. Gainera idatzizkoak ez ditu islatzen ahozko komunikazioak bere baitan daramatzan ñabardura eta xehetasun guztiak. Ahozko hizkuntza gizakion komunikazio tresna oinarrizkoa den heinean, egunerokotasunean gehien erabiltzen duguna da.


    Danok hitz egiten dugu lagunartean, baina edozein jendearen aurrean hitz egiten trebatzea komeni zaigu. Egin ditzagun beraz saiakera batzuk.

    
    1.- Gelakideei elezahar bat kontatzeaLehendabizi, informazioa jaso behar duzu atari honetan bertan, eta gero ongi prestatu azalpena. Prestaketarako pausoak hauek izan daitezke:
  1.     Informazioa bilatu. 
  2.    Jendaurrean azalpenak emateko jarraibideak  irakurri eta gogoan hartu.
  3.     Azaldu behar duzun guztia idatzi.
  4.     Esaldi labur batzuen bidez elezaharrean gertatzen den garrantzizkoena orri batean idatzi.
  5.     Ispiluaren aurrean, ozenki saiakera batzuk egin.
  6.     Azalpenak eman
    2.- Jainko edo pertsonaia mitologiko bati buruz nahiz euskal mitologiaren izaerariburuzko azalpenak ematea gelakideei
 Lehendabizi, informazioa jaso behar duzu atari honetan bertan, eta gero ongi prestatu azalpena. Prestaketarako pausoak hauek izan daitezke:
  1.     Informazioa bilatu. 
  2.    Jendaurrean azalpenak emateko jarraibideak  irakurri eta gogoan hartu.
  3.     Azaldu behar duzuna idatzi.
  4.     Eskema bat egin (txantiloia)
  5.     Ahoskera zainduaren arauak irakurri.
  6.     Ispiluaren aurrean, ozenki saiakera batzuk egin.
  7.     Azalpenak eman

    3.- Elezaharren kontaketa edo mitologiaren inguruko azalpenak grabatzen. Aurreko jardueratan eginikoa, jendaurrean egin beharrean, ordenagailuan grabatzea proposatzen dizugu. Eta ondoren, zure grabaketa galtxagorri@amaroa.com helbidera bidaltzen baduzu, http://amaroatxo.amaroa.com/ webgunean zintzilikatuko dugu.
    
    Ordenagailuan grabatzeko programa egokia Audacity duzu. Hemen duzu erabiltzen ikasteko leku egokia: Ikasgelako Bloga.  Irakurri gida hau, eta zu zeuk edo irakaslearen laguntzaz grabazioa egin, eta guri bidali, hemen eskegitzeko.

    Animo! 
    Prestatu ondo, eta ekin lanari!