BESTE IZEN BATZUK: SUGOI, MAJU Sugaar suge ar izugarria da; lur azpian bizi da, eta leizeetatik nahiz zuloetatik kanporatzen da. Mariren senartzat daukate Azkoitian, eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da. Deabru gaiztotzat hartzen dute Betelun, Nafarroan, eta Ataunen diote gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek zigortu egiten duela. Leku batzuetan kontatzen dute tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela. Jeinu honek badu Herensugeren antzekotasunik, baina ematen du Sugaar zaharragoa dela. Herriaren sinesmenean, Sugaarrek sona eta indarra galtzen zuen neurrian Herensugek irabazi egingo zuen, zeren bere kontakizunak leku bakartuetan agertzen zaizkigu sakabanatuta, jeinu berria aipatzen ez den lekuetan.
|
Euskal Mitologia > Pertsonaia mitologikoak >