GAUEKO

    Gaueko jeinua da berau; edo, agian, gaua bera da Gaueko. Sinesmen zaharrek diotenez  ‘eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat’ da, hau da, eguna pertsonentzat eta gaua gaueko espirituentzat. Pertsonek, gauez, etxean egon behar dute, hura da pertsonen gotorlekua, eta gauez etxetik kanpo zenbait lan egiten ausartzen diren pertsonak Gauekoren hatzaparretan harrapatuta geldituko dira. Batez ere, gauari beldurrik ez diola esaten dabilena zigortzen du jeinuak, errespeturik gabe harroputzarenak egiten dabilena. Haize bolara baten bidez abisatzen du Gauekok gertu dabilela, eta haizeak haren deiadarra ekartzen du: ‘gaua gauekoentzat, eguna egunekoentzat’.  






Oiartzungo baserritar neska gazte batek egin omen zuen apustu, baietz iturritik ura ekarri gauerdia ondoren. Atera zen baserritik ontzi batekin ura ekartzeko asmotan, baina ez zen gehiago itzuli. Handik denbora batera, neskatxaren ontzia, hutsik, eta odol tanta batzuk jausi omen ziren baserriko tximiniatik behera.




Lekeitioko hiru irule gauean etxerantz ziohazela hiru irrintzi entzun zituzten, eta beraiek ere erantzun egin zuten. Beldurraren beldurrez, lasterka batean, Urkiza-aurrekoa etxean sartu ziren. Sartu eta atea itxi zutenean, gaueko jeinuak izugarrizko bultzada eman zion ateari, eta bertan utzi zituen hamar hatzamarren seinaleak.
Comments