EATE


    BESTE IZEN BATZUK: EGATE, EREETA, OROTS

    Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haizeteen jeinua bezala agertzen da. Ekaitza, sutea eta bestelako fenomeno natural suntsitzaileak datozenean, bere deiadarra entzuten omen da, gizakiei hondamendiaz abisatu nahian. Eate, berez, ‘errete’tik datorrela dirudi. Hasera batean, Eate suaren jeinua izan zitekeen, beraz. 

    Elezaharretan kontatzen denez, basoa edo baserri bat erretzen ari denean, gorantz doazen  sugar biribilduak jeinuaren bizar luzeak omen dira.




 

Comments