Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Zozoa, usoa eta azeria

ZOZOA, USOA ETA AZERIA

 

Zozoa, usoa eta azeria elkarlanean barruti bat ustiatzeko batu ziren.

Azeriak hau proposatu zien:

- Zuek barrutia hesitzen baduzue, ni arduratuko naiz goldatzeaz.

Zozoak eta usoak barrutia hesitu zuten.

Orduan honela esan zien azeriak:

- Zuek lurra goldatzen baduzue, nik ereingo dut garia.

Zozoak eta usoak barrutia goldatu zuten.

Segidan zera esan zien azeriak:

- Nik egingo ditut sega lan guztiak zuek arduratzen bazarete garia ereiteaz.

Honela, zozoak eta usoak lan guztiak egitea lortu zuen azeriak.

Uzta banatzeko garaia iritsi zenean, honela agindu zuen:

- Usoa, zuria zarelako, zuretzat lastoa! Zozoa, beltza zarelako, zuretzat galbelarra! Eta ni, azeri buru horia naizelako, niretzat gari ale horiak!

 

ANTOLOGIA DE FABULAS, CUENTOS T LEYENDAS DEL PAIS VASCO.

DE BARANDIARAN IRIZAR, LUIS

Pedro Sudupek jasoa Azkoitian 192aan

Comments