Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Supelegorko Mari

    Mari  euskal mitologiaren pertsonaia nagusia da, Lurraren jainko Ama. Gorbeia aldean Supelegorko haitzuloan bizi zen eta berak sortzen zituen ekaitzak. Artzainak beldurrez bizi ziren eta Zeanuriko apaizari Supelegortik Mari bidaltzeko eskatu zioten. 


    Horrela ba, San Juan egunean, artzaldeak bedeinkatzen ziren egunean, jon zen apaiz hau Mari handik uxatzeko asmoarekin. Haitzulo sarrerara joan zen, atzetik artzainak zituela, eta bere errezo eta konjuruei ekin zien. Halako batean, hasi zen haitzuloaren sakonetik haize beroa ateratzen zurrunbilo moduan. Gero eta beroagoa zen haizea eta une batean apaizaren sotana sutan jarri zen.


    Hura ikusita artzainak eta apaiza korrika batean atera ziren izututa. Ordunadik Gorbeialdeko basoetan omen dabil apaiza korrika batean sotana sutan duela.


Comments