Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Sugaar

Sugaar

  Elezaharrak kontatzen du Dimako bi gaztek Baltzolako haitzuloan ikusi zutela Sugaar. 
Gazteenak, harrikada batez, buztana moztu omen zion sugetzarrari; nagusiak, aldiz, anaiaren jokabidea desegokitzat jo zuen. 

    Handik urte mordoska batera, anaia nagusiari, bere herritik urrun zebilela, herrimina sartu omen zitzaion, eta, instante batean, Baltzolako leizera eraman omen zuen gizaseme misteriotsu batek. Eta agurtzerakoan, urrez gainezka zegoen kutxa bat oparitu zion, eta anaia gaztearentzat, gerriko gorri bat. 

    Gazteak ez zuen jantzi nahi izan gerrikoa, eta gaztainondo bati lotuta utzi zuten. Zuhaitzak berehala hartu zuen su, eta leku hartan zulo bat besterik ez zen gelditu. 

    Orduan konturatu ziren Sugaar zela gizon misteriotsu hura.

Sugaar


Comments