Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Sorgina katu

    Elezahar batek dio emakume bat gauero gelditzen omen zela haritzen etxeko sukaldean, eta, egunero, katu beltz bat agertzen zitzaiola leihotik. 

    Gau batean, emaztearen ordez, senarra gelditu zen andre mozorrotuta, eta, katua etortzean, honela esan zion: 

    - Gizonezkoa haritzen? 

    Eta gizonak erantzun: 

    - Katua eta hitz egiten? 

    Orduan senarrak makilaz kolpatu omen zuen eta katuak marruka ihesari ekin omen zion.

    Hurrengo egunean, auzokide bat besoa apurtuta azaldu zen, eta orduan konturatu ziren herrikoak emakume hura sorgina zela.
Comments