Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

DEABRUA ETA MUTILA

DEABRUA ETA MUTILA

Deabruak Aralarko leku ezkutu batean omen zuen etxea. Behin gazte bat zuen preso, eta gau batean basoko piztiek sortzen zuten zaratarekin esnatu zen. Atera zen zer gertatzen zen ikustera eta han ikusi zituen piztiak hilik zegoen asto batengatik leihan. Gazteak, orduan, astoaren gorpua zatitu eta modu orekatuan banatu zuen piztien artean. Gustura gelditu ziren eta eskertu nahian, bakoitzak bere doaiak eman zizkion gazteari. 
Arazoa konponduta, gaztea sartu zen berriro etxera eta etxeko neskametzat zegoen atso zahar sorgina eta deabrua hizketan aurkitu zituen.
Atso sorginak galdetu zion deabruari:

-Nagusi zu noiz hil behar zara?

Deabruak erantzun zion:

-Ni sekula ez. Ni hiltzeko behar da Aralar mendiko herensugea hil, tripa zabaldu,  eta handik aterako da erbia korrikan. Hura harrapatu ta hil, hari tripa zabaldu ta handik aterako da usoa hegan. Hura harrapatu eta hil, tripa zabaldu eta arrautza atera; arrautzakin kopetan jo eta hilko naiz. Hori zeinek egingo du? ldork ez. 

Mutil horrek entzun zion hori eta  joan zen Aralar mendira. Han zegon neska bat belauneko kobazulo baten aurrean. Herensugeak egunero gizaki bat jaten zuen, eta egun horretan neska hari suertatu zitzaion.
Mutilak esan zion:

-Zer egiten duzu hemen? 

-Herensugearen esperon nago. 

Eta esan zion mutikoak: 

-Kendu zaitez,  jarriko naiz ni. 

Jarri zen mutil hori herensugearen zain, eta halako batean, atera zen herensugea kobatik. 

Orduan, mutilak esan zuen: 

-Jangoiko eta leioia!-Eta leoi bihurtu zen.

Hasi zen orroka eta herensugea Iarritu eta sartu zen koban. Goseak zegoen eta berriz ere atera egin zen. Orduan mutil horrek hil zuen herensugea, tripa zabaldu zion eta  erbia  korrika atera zen.

-Jangoiko eta galgoa!-Eta galgo bihurtu zen.

Txakurra bihurturik, harrapatu zuen erbia, zabaldu zion tripa, eta usoa egaka atera zen.

Orduan mutilak esan zuen:

-Jangoiko eta gizona!-Eta mutil bihurtu zen berriro.

Hartu zuen arrautza eta abiatu zen deabruaren etxera. 
Gaixorik zegoen deabrua eta sorginak galdetu zion:

-Ze pasatzen zaizu nagusi?
-Hil dinate herensugea. 

Orduen ailegatu zen mutila, eta esan zuen deabruak: 

-Horrek, horrek hil din herensugea! Horrek hilko nau ni! 

Mutil horrek arrautzarekin jo zion kopetan eta hil zuen deabrua.

LA MITOLOGIA DE ARALAR EN LAS LEYENDAS DE URDIAIN - JOSE MARIA SATRUSTEGUI
Comments