Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Murumendiko Damea

Murumendiko Damea

    Murumendiko Damea edo Mari Murumendin bizi zen. Goi larre horietara ardiak bazkatzera eramaten zituen Beasaingo artzain batek ezagutu zuen Damea eta ezagutu bezain laister guztiz maiteminduta gelditu zen; hain zen emakume ederra.  Handik gutxira ezkondu eta elkarrekin bizitzen jarri ziren inguruko baserri batean. 
    Artzaina elizkoia zen eta igandero joaten zen mezatara. Baina, Mari, beti gaixo zegoelako aitzakiarekin behin ere ez zen joaten. Ez zen oso elizkoia ez eta haren inguruko gaien zalea ere. Mari mezatara ez agertzea eta beraien zazpi seme-alabak ez bataiatzea bikotearen zoriontasunaren urratzaile bihurtu ziren. Artzainak, herriko jendearen marmar eta gaizki esanak maiz entzun behar izaten zituen. 
    Bere azken haurra izan ondoren, senarrak jada gehiago elizara ez joatea ez ziola gehiago onartuko berretsi zion.   Honela bada, gurdiari idi parea erantsi, Mari eta zazpi seme-alabak gurdira igoarazi eta elizara abiatu zen, guztiak bataiatzeko asmoz. Baina, justu elizako sarrera zapaldu behar zuen unean, su eta garren artean denen bistatik desagertu zen, "Nire umeak zerurako eta ni orain Mururako" oihu eginez.
    Ordudanik noizbehinka mendi batetik bestera igarotzen ari dela ikus daiteke. Bere bizileku nagusia Murumendi mendia delarik.

Comments