Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Marizuloko Zezengorri

Marizuloko Zezengorri


    Amezketankontatzen dutenez, behin batean, Irabi baserriko neskatxa Aralarrera igo zen larrean zeukan behi baten bila.  Txahal gorri bat ikusi zuen, eta berea zela pentsatuta, bere atzetik abiatu zen. Buztanetik heldu zion eta bere atzetik joan zen, Marizulo kobazulora eraman zuen arte. Marizulo Mariren bizilekua zen. 

    Neskatxaren familia bere bila ibili zen, baina, ez alferrik, ez zuten inoiz aurkitu eta. Herrian esaten dutenez, beste  batean ikusi omen zuten neskatxa hura Marizulon zakur gorri bat ondoan zuela, haitzuloa zelatatzen.

Comments