Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Laminerrekako Lamia

LAMINERREKAKO LAMIA


    Zeberioko herritarrak lamien inguruko elezahar ugari konta ohi zuten antzina. Herriaren inguruetan lamiak bizi ziren leku asko zeuden: ezagunena Laminerreka zen.

    San Juan egunean ateratzeko ohitura zuten Lamiak, eta Zeberiotarrak Lamia bat harrapatzea lortu zuten Laminerrekan. Eginahalak eginda ere ez zuten lortzen hitz egin araztea, eta halako batean, esnea izugarri gustatzen zitzaiela gogoratu ziren. Horrela bada, esnea irakiten jarri zuten eltze batean, eta irakin zuenean, honela esan omen zuen Lamiak: Zuria goian! Zuria goian!

    Hitz egitea lortu zutenez, erreka hartatik Lamiak desagertzeko zer egin beharra zegoen galdetu zioten. Honek erantzun zien, Lamiak Laminerrekati berehala alde egitea nahi bazuten, San Juan egunean jaiotako bi txal gorrirekin erein beharra zeukatela erreka.

    Horrela egin zuten, eta bertako nagusiek diotenez, erreka ereitean Lamien adats horiak atera ziren eta urra odolez gorritu zen.

    Ordutik, Laminerrekan ez da Lamiarik ikusten. 

Comments