Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Hontzuria

Hontzuria


    Arabako herri batean bi anaia bizi ziren, elkarren guztiz ezberdinak beren izaeran. Bat, ona, zintzoa eta eskuzabala zen; bestea, ordea, zikoitza eta gaiztakeriaz betea. Batek ongia eta Jainkoa zituen maite; besteak, berriz, ez zuen deabruarengan ere sinesten, bere buruaz eta egunetik egunera biltzen ari zen ondasunez baizik ez zen arduratzen.


    Urteak joan eta urteak etorri, aberatsa geroz eta aberatsago ari zen egiten, ez zion inori ezertxo ere ematen eta bere buruari ez zion poztasunik txikiena ere opa, horrek dirua gastatzea esan nahi baldin bazuen. Horrela bada, sekulako dirutza bildu zuen eta zazpi giltzapean gordea zeukan, eta arratsero-arratsero bere diru kutxa zabaldu eta diruak zenbatzen izaten zituen bere poz guztiak.


    Beste anaia, berriz, geroz eta pobreago eta behartsuago. Besteenganako maitasunak eraginda, zuen guztia banatzen zuen. Herriko behartsu guztiek bazekiten haren atera joanez gero, ez zirela esku hutsik aterako.


    Halako batean, anaia behartsua guztiz gaixotu zen eta heriotza bertan zueia antz emanik, Iagun bat bidali zuen anaiarengana kandela batzuen bila, izan ere garai hartan ustea zegoen hildakoak argiren bat behar duela inguruan beste mundurantz egin behar duen bidea argitzeko. Ondoan kandela argirik izan ezean, hildakoak bidea gal zezakeen, eta hara-hona ibiltzera behartu, biclea aurkitu ezean.


    Laguna joan zen bada anaiaren etxera eta kandela pare bat eskatu zion hiltzear zegoen anaiarentzat, baina zikoitz hark honeia erantzun zion:


    —Harengandik Iaguntza jaso dutenek eman diezazkiotela kandelak. Nik ez dut inoiz ezer eman eta ez dut orain aldatzen hasteko asmorik! Nire anaiak ez dit inoiz ezer eman, ezta eskatu ere; kito gaude!


    Gau horretan bertan hil zen gaixoa, baina hii aurretik honako hitz hauek esan zituen:


    —Madarikatzen haut, anaia! Hiltzen haizenean ez duk inor izango hire begiak ixteko, eta hire arima betiko erraturik geratuko duk hontzuriren baten gorputzean...


    Eta hori esanik, azken arnasa eman zuen.


    Urte asko joan ziren geroztik. Zikoitza ez zen inoiz anaiaz gogoratu, baina egun batez, dirua zenbatzen ari zela, gaitz bat sumatu zuen. Berehaia jakin zuen hiitzera zihoala eta, bat-batean, anaiaren azken hitzak etorri zitzaizkion burura. Izuaren izuz, barkamena eskatu zuen, baina une hartan bertan hontzuri bat sartu zen leihotik eta  haren buruaren gainean hegan hasi zen. Orduan, urrunetik zetorren  ahots bat entzun zuen esanez:


    —Ez diat zer barkaturik, ez baitidak in0iz ezer egin, baina hire arima erraturik ibiliko duk menderen mende, gaur, hire heriotzako egunean, hire alboan daukaan hontzuri horren gorputzean.


    Haren gorputzik ez zen inoiz aurkitu eta jendearen ustez oraindik ere erraturik dabil hontzuri baten itxuran.

    
    Horregatik, norbait gaixo dagoen etxe inguruan hontzuriren bat agertzen denean, seinale txarra izaten da, gaixoa hil edo gaizkitu egingo dela adierazten baitu.


Toti Martiez de Lezea. EUSKAL HERRIKO LEHIENDAK

Comments