Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Herensugea eta artzaina

Lapurdiko Mondarrain mendian, Itsasun, bada Ieize zulo bat. Inork ez idaki nola, baina herritar guztien Iarritasunerako zazpi buruko sugetzar bat atera zen Ieize hartatik.

    Orain dela aspaldi, Lapurdiko Mondarrain mendiko haitzulo batean  zazpi buruko herensuge izugarri bat bizi zen. Jeinu gaiztoak herriko jendea irensten zuen, eta, hala beharrez, Herensugearekin tratu bat egin zuten. Urtean behin neska gazte bat eskaintzen bazioten herensugeari, bakean utziko zituen hark. Egin zuten herritarrek zozketa neska gazteen artean, eta erregearen alabari suertatu zitzaion Herensugearen jaki izatea. 

    Erregeak, orduan, erreinu guztian zera zabaldu zuen, Herensugea hiltzen zuena bere alabarekin ezkonduko zela, eta erregetzaren oinordeko izendatuko zuela. Eskaintza egiteko eguna iritsi zenean, lotu zuten neskatxa haitzulo ondoko zuhaitz batean, eta zain jarri ziren. Jende asko joan zen bertara, baina inor ez zen ausartzen erronkari heltzen. Halako batean, agertu zen bertara artzain bat bere zakurrarekin, eta zer gertatzen zen galdetu zion neskatxari. Erregearen alabak dena azaldu zion artzainari, eta orduantxe agertu zen Herensugea orroa izugarri bat eginez. Artzainak, asko pentsatu gabe, zakurrari agindua bota zion: 

    -Zesar, lot hakio!

    Eta zakurrak heldu zien banan-banan Herensugearen buruei, eta menderatu egin zuen piztia. Orduan, artzainak animaliaren zazpi mihiak moztu zituen, eta baita neskatxaren zazpi azpikogonen zazpi zatitxo ere. Jaso zuten dama hura eta gaztelura eraman zuten. Jendea harriturik joan zen nor bere etxera, baina gazte lotsagabe batek Herensugearen zazpi buruak jaso zituen. Hurrengo egunean, gazte hark zazpi buruak aurkeztu zizkion erregeari, eta erregeak bere oinordeko izango zela agindu zion gazteari. 

    Ezkontza baino lehen, festa eder bat egin zuten, eta ezkongai gazteak Herensugearen zazpi buruak eraman zituen. Etorri zen artzaina orduan, eta esan zien: 

    -Buru horiek zerbait behar dute. 

    Eta artzainak zazpi mihiak, zazpi azpikogona zatitan bilduta atera zituen. Erregea gaztearen iruzurraz ohartu, eta bere alabarekin ezkontzeko esan zion artzainari. Geroztik, zoriontsu bizi omen dira artzaina eta neskatxa.
Comments