Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Galtxagorriak laguntzaile astunak

  Bizkaiko Kortezubi herrian kontatzen denez, gizon batek Galtxagorri batzuk erosi omen zituen behar batzuk egiteko. Orratzontzia ireki eta lan bat agindu zien, eta haiek berehala egin zuten. Gero beste lan bat egiteko esan zien, eta baita egin ere hauek. Hirugarren eskakizuna bete ondoren, Galtxagorriak zer egin behar zuten galdetu zioten nagusiari. 

    Nagusiak, orduan, gizontxo txikiekin nazkatuta, galbahe batean ura ekartzeko agindu zien. Lan hau ezin izan zutenez burutu, erretiratu egin omen ziren. 

Galtxagorri laguntzaile


Comments