Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Errota ardatzaren sekretua

    Sara inguruan kontatzen denez, San Martinikoren errota ardatza haritz egurrez egindakoa zen, eta nahiko arin erretzen zen, bere  eginkizunerako hondatua geldituz. Basajaunaren errotak luzaro irautezuen ordea. San Martiniko sekretua jakin nahian bere errota atsedenik gabe lanean ari zela zabaldu omen zuen. Orduan, Basajaunak berria zabaltzen ari zenari honela galdetu omen zion:
    - San Martinikok errotari haltzaren ardatza jarri dio ala?
    - Ez, baina jarriko dio! - erantzun zion aldarrikariak.
    Horrelaxe, San Martinikoren trikimailua dela medio, etengabe lanean aritzeko moduko errotak zabaldu ziren munduan.
Comments