Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Elurra eta sorginak

    Aspaldi-aspaldian elurrik ez zuten ezagutzen gizakiek. Halako batean, lehenbizi elurra egin zuenean sorginak ikaratuta haitzuloan sartu ziren.

    Haitzuloan zazpiheun urteko aitona zahar itsu bat bizi zen, eta sorginek esan ziotenean gauza zuri bat erori zela zerutik, honela esan zuen:

    - Atara nazazue airean kanpora, eta palanka batzuekin jaso nire betazal bat, gauza berri hori ikusi ahal izateko.

    Betazala jaso ziotenean eta bere begi nekatuak gauza zuri hura zerutik erortzen ikusi zuenean, honela esan zien sorginei:

    - Galduak gara!

    Aiton zaharra bere lagun guztiekin, zahar eta gazte, eta sorgin guztiekin haitzulora sartu ziren betirako.
Comments