Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Zerraren sekretua

Zerraren sekretua

    Elezaharrak dioenez, behin batean, San Martiniko izeneko gizon ausart batek zerra egiteko moduaren sekretua atera omen zion. 

    San Martinikok ba omen zuen Basajaunak sortu zuen zerraren berri, baina berak ez zekien nola ekoiztu. Jakin-minak bultzatuta, trikimailu bat bururatu zitzaion. 

    Horrela, bidali zuen morroia herrira, eta hark bere nagusiak zerra egitea lortu zuela zabaldu zuen herritarren artean. 

    Basajaunaren belarrietara ere iritsi zen berria, eta morroiari horrela galdetu omen zion: ‘Hire nagusiak gaztainondo hostoa ikusi dik, ala?’ Orduan, morroiak honela erantzun omen zion: ‘Ez du ikusi baina ikusiko du!’. 

    Morroiak berehala kontatu zion San Martinikori sekretua, eta hark, ezeri itxaron gabe, zerra egin zuen. 

    Basajauna, gauez, San Martinikoren etxera joan zen berria ziurtatzera. Zerra egina zegoela ikustean, amorruaren amorruz, zerraren hortzak, banaka-banaka, bata eskuinera eta bestea ezkerrera okertu omen zituen, zerratzeko gauza ez zela uzteko asmotan. Baina, hara non, kaltetzeko asmoan egindako ekintza gaizto hark onura ekarri zion San Martinikori, hortzak modu horretan jarrita, askoz hobeto zerratzen baitzuen zerrak.

Basajaun eta San Martiniko: zerraren sekretua

Jentilen akabera


Comments