Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Asto herrena eta otso ferratzailea

ASTO HERRENA ETA OTSO FERRATZAILEA

 

Asto bat mendiko larre batean zegoen lasai lasai, otsoa zelatan hurbiltzen ari zitzaiola konturatu gabe. Astoa konturatu zenean otsoa han zebilela izugarrizko herrena egiten hasi zen.

Otsoa gerturatu eta zer gertatzen zitzaion galdetu zion. Astoak esan zion ferra okertu zitzaiola eta horregatik zebilela trakets. Orduan otsoak erantzun zion berari ferratzaile lana ongi zihoakiola eta konponduko ziola.

Horrela bada, astoak hanka tolestu zuen eta otsoa hurbildu zen ferra zuzentzera.

Une horretan astoak aprobetxatu zuen ostiko izugarri bat astintzen otsoari ahoko zuloan. Hagin guztiak kolpetik atera zizkion eman zion ostikadaz.

Otsoak kexaka, damutuz, honela esan zuen:

- Nirea duk errua, harakina izanik ferratzaile lanetan sartzeagatik!

 

ANTOLOGIA DE FABULAS, CUENTOS Y LEYENDAS DEL PAIS VASCO.

DE BARANDIARAN IRIZAR, LUIS

Lekeitioko Garrantza arrantzale zaharrak kontatua 1927an.

Comments