Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Arrasateko herensugea

Arrasateko herensugea


    Arrasate Gipuzkoako antzinan biztanleak abere zaintzatik bizi ziren, zoriontsu ziruditen, baina arrisku handi baten mendean zeuden. Urtean behin, inguruko mendi bateko Ieizea dardarka hasten zen eta haren barrutik mamutzar ikaragarri bat ateratzen zen. Ahoti sua botatzen zuen bere aurrean jartzen zen guztia errez eta oin handien azpian zapalduz.

    Arrasateko biztanleek urte asko zeramatzaten herensugearen urteroko agerpen hura jasaten eta azkenean, akorio gisako zerbait egin zuten piztiarekin.

    Lelzea dardaraka hasten zen bakoitzean, herrika neska ezkongai denen artean txotx egiten zuten. Suertatzen zitzalona, Ieize zuloaren aurrera eramaten zuten. Neska horietakorik ez zen itzultzen, baina urte osoan herriak ez zuen herensugearen erasorik nozitzen.

    Arrasaten bazen errementari bat, sasoikoa eta ausarta. Ez zion ezeri beldurrik eta haren indarra ezaguna zen herrialde osoan.

    Errementaria neska begiurdln batekln maitemindua zegeen eta neskak ere beste horrenbeste sentitzen zuen mutilarengatik. Bien artean hitz egin eta ezkontzea era baki zuten.

    Ezteietarako behar ziren guztiak prest zeuden. Mutiiak ilegurizko galtza beltzak, gerrikoa eta gerruntze, alkandora zuria, kapa eta kapela zeramatzan. Andregaiak berriz, ilegurizko gona berde iluna, gonapekoa, atorra bordatua eta ilean, lore ebaki berriak. Biak besotik, ahaideak eta Iagunak ondoren zltuztela, elizara zihoazen; horretan, ordea, dunbots izugarri batek Iagunteria osoa geldiarazi zuen. Denak, ikaratuta, elkarri begira geratu ziren eta hitzik esan gabe plazarantz abiatu ziren; ordurako Arrasateko biztanle guztiak hantxe bilduta  zeuden.

    Kontseiluak txotx egin zuen neska gazteen artean eta, errementariaren nahigaberako, andregaia hautatu zuten, oraindik ez baitzegoen ezkondua. Askoren artean eutsi behar izan zioten errementariari,  beste batzuek andregana leazera zeramaten bitartean. Han utzi zuten  eta, ahal bezain azkar, beren etxeetara itzuli ziren.

    Askatu zuten bezain Iaster errementaria ere bere etxera joan zen, burdin mutur zorrotz bat hartu eta suteglan jarri zuen sutan berotzen. Handik minutu gutxira, burdina gori-gorl zegoen.

    Errementaria, Iasterka, leizera ntz abiatu zen. Hara iritsi zenean, herensugea orduantxe ari zen haitzulotik ateratzen eta ahotik aparra zeriola neskarengana hurbiltzeng neska gaztea heriotzaren zaln zegoen, beldurrak bere Iekuan josita bezala.

    Bultzada bat emanez, errementariak neska baztertu egin zuen eta herensugearen aurrez aurrejarri zen. Herensugea gelditu egin zen une batez; gero, errementaria tartean sartu zelako bere onetik aterata, sugarraldi bat bota zion mutilari. Baina errementaria adi zegoen  eta, jauzi bat eglnez, garretatik ihes egin zion. Burdina hartu eta, bere indar osoz, mamutzarrari lepoan sartu zion.  Berehala erori zen hura eta, erortzerakoan, lurrikara sortu zuen Deba Garaiko haran osoan.

    Errementaria eta bere andregaia Arrasatera Itzuli ziren mutilaren ekintzaz herensugearen mehatxuetatik libre geratu ziren herritarren txalo artean. Ezkondu ziren eta zazpi alaba lzan zituzten; hauek, beren aitari esker, Iasai bizi izan ziren, herensugeari eskainiak izateko arriskurlk gabe.

    Harrezlkero, errementariaren ekintza harem omenez, herensuge bat ageri da Arrasateko armarrian.

Toti Martiez de Lezea. EUSKAL HERRIKO LEHIENDAK

 

Comments