Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Argi dizdiratsua

Argi dizdiratsua

    Gorbeialdeko Arabako lurretan gaueko jaunari Gau deitzen zioten. Oso arriskutsutzat jotzen zuten gauean etxetik kanpo ibiltzea, Gauren garaia baitzen hura. Goizean izotz arrastoak zeuden bitartean Gauren eragina zirauela pentsatzen zuten.

    Gazte batzuk menditik zihoazen gau batean, argi distiratsu bat ikusi zuen batek, eta izugarrizko ikara sartu zitzaion. Besteek barre egin zioten, ez zeukala zertan beldurrik izan esanez. Orduan gazteak erronka bota zien: ea nor ausartzen zen argiarenganaino joatea. 

    Batek, arro-arro, erronkari heldu zion, eta argia zegoen lekuan aurkitzen zen pinutik baietz adar bat ekarri, erantzun zion. 
Joan zen mutila argia zegoen lekura, eta pinuaren adar bat apurtzen ari zela argia beregana hurbiltzen hasi zen. Orduan konturatu zen, argi hura izugarrizko zakur baten begien distira zela. Zakurrak esan zion, gau ez desafiatzeko; gaua, espirituen eta hildakoen erreinua zela eta.

    Gaztea, beldurraren beldurrez besteengana joan zen, pinu adarra eman zien, eta hitzik egin gabe etxeratu zen. Etxera iristean oheratu zen, eta ez zen gehiago esnatu.
  
Comments