Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Arburuko indartsua

ARBURUKO INDARTSUA


Orain dela bi mila urte eta gehiago, erromatarrek Iberiar Penintsula inbaditu zuten. Beren bidean topatzen zituzten lurraldeak konkistatu eta, salbuespen bakar batzuk izan ezik, ez zuten oposizio handirik aurkitzen. Baina gaur egungo Araba eta Nafarroaren hegoaldera heldu zirenean, hemengo konkista beraiek uste baino zailagoa gertatuko zitzaiela ohartu ziren. Hasieran, lurralde zabalak zirela eta, ez zuten zailtasun handirik topatu baina, aurrera zihoazen eran, erresis- tentzia geroz eta gogorragoa aurkitu zuten.

Euskaldunak zeharo independenteak izan dira beti, ez dute konkistatzeko gerrarik egin izan, baina besteek menderatu nahi izan dituztenean, gogor defendatu dituzte beren gauzak. Euskaldunek ez zuten entrenaturiko soldadurik, ez armarik, ez gerrarako taktikarik eta batez ere, erromatarrak baino askoz gutxiago ziren. Hala ere, ezpata eta arma jaurtigarriak ondo erabiitzen zituzten eta, gainera, "gerrilazko gerra" ondo ezagutzen zuten. Era honetako borrokan, etsaia ez zuten aurrez aurre erasotzen, ustekabean eta leku eta une jakinetan baizik.

Gerra egiteko era hau erabat berria zen erromatarrentzat eta soldaduz askoz ugariagoak baziren ere, borroka amaitzea ezinezkoa gertatzen zitzaien. Hori dela eta, galera handiak zituzten gizonetan eta dirutan. Horrela bada, basati ile luze eta bizardun haiekin akordio batera iristea erabaki zuten, larruzko jantziak eta defendatzeko ahuntz larruzko ezkutua besterik erabiltzen ez zuten basati haiekin. Bi aldeak ados jarri ziren eta bi borrokaldi egitekotan geratu ziren: bat, Euskal Herrian eta bestea, Erroman. Ez dugu gure lurrean izandako borrokaren berririk baina bai besteari buruz. Euskaldunek gizonik indartsuenak eta borrokarako hoberenak hautatu zituzten Erromara joateko età bidaiarako prestakuntzak egiten hasi ziren.

Arburu izeneko herrian, Gasteiztik hurbil, nekazari bat bizi zen, bere lurrez eta animaliez baizik arduratzen ez zena. Izugarrizko gizon erraldoia zen. Gizonik handiena ere sorbaldaraino iristen zitzaion.

Handia bezain indartsua zen, gurdiari helduta, idi pare baten lana egin zezakeen berak bakarrik. Inork ez zuen haren familiaren berririk, ez zekiten nondik zetorren. Horregatik, denen ustetan, gizakien bizimodura moldatutako jentil bat zela pentsatzen zuten. Baina isila zenez eta komunitateko eginbeharretan parte hartzen zuenez, denek maite eta errespetatzen zuten.

Erromarako bidaia prestatzen ari ziren euskal buruzagiek erraldoi haren berri izan zuten. Beste borrokalariekin batera biltzeko eskatzera joan zitzaizkion. Arburuko Indartsuak ez zuen nahi izan hasieran.

-Ni ez naiz soldadua -esaten zien behin eta berriro.

Buruzagiek ematen zizkioten arrazoiek ez zuten ezer askotarako balio, bera nekazaria zela eta ez soldadua errepikatzen baitzuen. Etsia hartu zutenean, alde egin zuten. Gau hartan Indartsuak gaizki egin zuen lo eta amets gaizto bat izan zuen. Bere soroa ikusten zuen ernetzera zihoazen galburuz betea. Halako batean, ordea, bele talde bat etorri eta mokoka hasi ziren, eta galburu denak apurtu zituzten. Etxetik atera eta bere lana deuseztatzen ari ziren hegazti haiek uxatzen salatzen zen, baina alferrik, gero eta bele gehiago azaltzen ziren. Orduan, urrutitik, euskal soldadu haiek ikusten zituen età haiengana jotzen zuen laguntza eske, baina honela erantzuten zioten hauek

-Gu ez gara nekazariak.

Arburuko Indartsua izerdi patsetan esnatu zen.

-Nire beharra dute eta nik ere haiek behar ditut -pentsatu zuen, eta, besterik gabe, bere etxea utzi eta borrokalari haiengana joan zen.

Erroman gizalegez hartu zituzten euskaldunak baina, haien itxura zakarra zela eta, harriturik zeuden erromatarrak. Borroka egiteko eguna iritsi zen. Coliseo handia bete-betea zegoen. Berrogeita hamar euskaldun eta beste horrenbeste erromatar atera ziren hondarretara.

Euskaldunek, beren ezpata eta ahuntz larruzko ezkutuekin; erromatarrak, koraza, kasko eta Inperio osoko armarik hoberenez hornituak.

Gizon guztiek hil ala bizi jotzen zuten, baina euskaldunen ausardiak erromatarren armadura topatzen zuen eta lurrera erortzen ziren bata bestearen ondoren, Hori ikustean, erromatar ikusleek garrasl sutsuz animatzen zituzten beren soldaduak.

Mundu guztiak garaipena erromatarrena izango zela uste zuenean, Arburuko Indartsuak oihu egin zuen:

-Sabelean!

Minutu gutxiren buruan, borrokak erabat bestelako itxura hartu zuen, euskaldunek erromatarren sabelera jotzen zuten, korazaren behe aldera, korazak, izan ere, bularra bakarrik estaltzen baitzien, eta berehala berrogeita hamar erromatarrak hilik zeuden hondar gainean. Euskaldun askorik ere ez zen geratzen, baina borroka irabazia zuten behintzat eta Arburuko Indartsua inguratzen zuten irrintzi eta pozezko oihu artean.

Erromatarrek onartu egin zuten derrota, zaurituak sendatu zituzten eta opariz bete zituzten Euskal Herrira itzuli baino lehen. Urte askotan bakea izan genuen gure lurretan eta bai euskaldunek bai erromatarrek egindako hitzarmena bete zuten.

Arburuko Indartsua bere lurretara itzuli zen eta han bizi izan zen 110 urte bete zituen arte. Ez zuen inoiz gehiago borrokarik egin, baina Euskal Herriko gizonik indartsuena eta ausartena bezala beneratua eta gogoratua izan zen.


EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea

Comments