Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

Añesko aztiaren mamarruak

AÑESKO AZTIAREN MAMARRUAK


    Arabako Añes herrian bazen gizon bat aztitzat zeukatean. Etxea herritik urrun xamar omen zuen eta inor gutxi hurbiltzen zen leku hartara, non eta horretarako ez bazuen arrazoi onen bat. Jende guztiak beldur zion, uzta on bat suntsi baitzezakeen edota egun batzuetan desagertu egiten zen eta usterik gutxienean berriro itzultzen zen urruneneko herrietatik aztikeriazko gauzak eta ukenduak ekarriz.


    Urte askotan zenar, harreman onak izan ziren Anesko biztan|een eta aztiaren artean, zeren eta gustura edukitzeagatik, nahikoa janariz eta sua egiteko egurrez hornitzen baitzuten. Baina urteak joan ahala, aztia zakar eta berekoi bihurtu zen. Egunetik egunera gauza gehiago eta gehiago hasi zen eskatzen. Inoiz bere gustuko zaldiren bat ikusten bazuen, haren jabeari eskatzen zion eta hark onez eman nahi ez bazion, ukuiluko animalia guztiak hilko zizkiola egiten zion mehatxu... Bestetan, sukalderen bateko urdaiazpikoaren gutizia izaten zuen, edota ardo kupel on batena... Herriko biztanleek tirania hori jasan egiten zuten, ez baitzitzaien komeni aztia etsaitzea… Baina geroz eta asegaitzago ari zen bihurtzen eta beste horrenbestean haien haserrea biziagotzen.


    —Zerbait egin beharko dugu —esaten zuten.


    —Azti nori akabatu beharra dago! —zioten batzuek.


    —Eta nor izango da hori egingo duen ausarta? —erantzuten zuten besteek.


    Gauzak bere horretan jarraituko zuen aztiak ezkontzeko deliberatu izan ez balu. Alkateari mandatu bat bidali zion ezkondu egin nahi zuela adieraziz eta, beraz, binaramuunerako andregai bat prest edukitzeko agindua emanez. Haren eskaera betetzen ez bazuen herria suntsituko zuela mehatxua bota zuen. Hiorreiako mehatxu baten aurrean, alkateak ez zuen izan neska bat aukeratu beste irtenbiderik. Grazia izeneko neska gazte, alai eta ecler bat hautatu zuen, eta gainera, buruz argia. Gazte harl< ez zuen aztiarekin inolaz ere ezkondu nahi baina, bestalde, ez zuen herria ere inolako arriskutan jarri nahi.


    Arazoa noia konpondu ez zekieIa, gau nartan aztiaren etxeraino inguratu zen isil-isilik eta Ieihotik begira jarri zen. Aztia bere nahasketa haietako bat egiten ari zen. Lapiko handi batean be|arrak eta hautsak botatzen zituen eta gero, makila Iuze batez nahasten zituen. Horrela jardun zuen Iuzaroan eta Iapikoa sutatik baztertzerakoan, ezin izan zuen, oso astuna zeIako, nonbait. Orduan mahai gainetik igitai bat hartu, eta kirtena kendurik, Iau gizontxo atera zituen haren barrutik. Praka gorriak zituzten eta jauzika hasi ziren

oihuka:


    —Zer nahi duzu egitea? Zer nahi duzu egitea?


    —Bazter ezazue |api|<o hori sutati|k—esan zien aztiak.


    Graziaren harridura Iau gizontxo haiek lapikotzar hura baztertzen ikusi zituenean!


    —Eta orain? Zer nahi duzu egitea? —gaIdetu zuten berriro.


    Aztiak eskua luzatu zuen, eta Iau gizontxoak esku gainera igo ziren.


    —Orain, ezer ez, maitetxoak. Ez dakit zer egingo nukeen zuek ez bazinete... Herrian jakingo balute zuek zaretela nire magia... ja, ja, ja!... —egin zuen barre aztiak— baina ez dute inoiz jakingo! Bihar goizerako ez badidate andregairik aurkitzen zuek bidaliko zaituztet herria suntsi dezazuen, zelaiak hondatu eta animaIiak denak hilko dituzue... Eta, orain, sar zaitezte igitaiaren kirtenean.


    Agindu bezala egin zuten Iau mamarruek eta aztiak kirtena estutu zuen. Ondoren, argia itzali eta lotara joan zen.

Grazia luzaroan ge|diri|< egon zen, leiho kontra eserita, gogoetan. Igitaia osteko erabakia hartu zuen eta, leihoa kontu handiz zabaldurik, etxean sartu zen. Manairaino joan eta igitaia hartu zuen.

Orduan, mamarruak oihuka hasi ziren:


    —Nagusi! Zu al zara? Zer nahi duzu egitea?


    Grazia Iasterka atera zen etxetik igitaia eskuan zuela, baina egin zuen zaratak eta gizontxoen oihuek aztia esnatu zuten. Hark zer gertatzen zen ikusi zuenean, ohetik jauzi eta neskaren ondotik abiatu zen. Grazia ahal bezain bizkor zihoan, baina aztia lasterrago zetorren atzetik.


    —Itzul iezadazu igitaia! —esaten zion.


    Graziak, etsirik, aztia geroz eta hurbilago nabaritzen zuen eta ia bere ondoan zuenean, igitaia anal bezain urrun jaurtiki zuen, harrizko bideraino. Igitaiak hiru bider errebotatu zuen eta kirtena apurtu egin zitzaion. Lau mamarruak handik atera eta desagertu egin ziren.

Aztia bat-batean gelditu zen. Eguna argitzen hasia zen.


    —Madarikatua! Zer egin duzu? —galdetu zion ahots ahul batez.


    Grazia hari begiratzera itzuli zen. Egia ote zen ikusten ari zena? Aztia desagertzen ari zen! Handik Segundo batzuetarako, aztiak soinean zeraman janzkia bakarrik geratu zen neskaren begien aurrean. Grazia lasterka itzuli zen herrira eta gertatutakoaren berri eman zuen. Talde bat bildu zen ikertzera joateko baina aztiaren etxera heldu zirenean, ez zuten ezer aurkitu, ezta etxearen arrastorik ere. Dena desagertua zen.


    Geroztik, urte askotan zehar, herri hartako biztanleek berriro eskuratu nahi izan dituzte mamarruak. Horretarako, igitai baten kirtena uzten dute sasi gainean San Juan bezperan. Baina, guk dakigula

behintzat, oraindik ez du inork Iortu mamarruak eskuratzea.

Toti Martiez de Lezea. EUSKAL HERRIKO LEHIENDAK
Comments