Euskal Mitologia‎ > ‎Elezaharrak‎ > ‎

TXINDOKIKO MARI: IRADI BASERRIKO ALABA

TXINDOKIKO MARI: IRADI BASERRIKO ALABA

Txindokiko Mari, Amezketako Iradi baserriko alaba zen. Egun batean, behi gorri bat falta zitzaiela baserrian eta, amak bere bila joateko agindu zion. Berandu zen eta iluntzen ari zuen, horregatik, Marik ez zela joango esan zion. 
Amak, aserre, madarikazioa bota zion:

- Ez badun ekartzen, deabruak eramango al hau!

Orduan, Mari behairen bila joan zen. Larrean gora zihoala, deabrua agertu zitzaion behi gorri baten itxuraz.  Neska gazteak bere behia zela pentsatu zuen eta isatsetik heldu zion. Heldu bazion, heldu zion. Behiak, ziztu batean, Marizuloraino arrastaka eraman zuen. Marizulo Txindoki azpian dagoen kobazuloa da.

Marizulon sartu ahala, hau esan zuen Marik: 

-lrabi lrabi den bitartean txango edo mangorik ezta faltako.

Esan eta gerta, ordutik Irabi baserrian ez da falta izan erren edo esku elbarririk.

Irabi etxekoek neska non zegoen jakin zutenean, Marizulo aurrean agertu ziren apaizarekin. Meza ospatuz Mari libratu nahi zuten, baina, atrila ahaztu zitzaien eta ezin izan zuten aurrera eraman meza. Guztiek ikusi zuten neska gaztea kobazuloaren barnean, zakur gorri bat ondoan zuela. Zakur gorria deabrua zen. 

Honela esan zien marik:

-Joan zaitezte hemendik! Zakurra esnatzen bada zuenak egin du!

Erretiratu ziren guztiak lasterka batean, eta Marizulon gelditu zen Mari betiko.

Askotan ikusi izan dute kobazuloaren aurrean artilea haritzen. Txindokitik Murura joaten su argitsu baten formarekin zerutik, baita Murutik Txindokira bueltan ere. 

Txindokin dagoenean ez du egiten kazkabarrik Amezketan eta inguruetako herrietan, baina Murun dagoenean bat.


Ipìntzako Jose Frantziskok kontatua  Abaltzisketan 1923an.
Comments